XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jaungoikoak gizon guztiai deitzen die salbamenara.

Jesus judegu-etxe batean eta judegu-lurrean jaio da, Jaungoikoak bere Erriari agindu zionez.

Jaio-lekura datozen artzaiak, sinismenez Mesias itxaroten zegoan Israel erriaren ordezkariak dira.

Baiña guzti-guztiak salbatu ditezen bialtzen du Jaungoikoak bere Seme Jesus: Belen`era, Jesus ikustera, datozen Erregeak munduko erri guztietako gizonen ordezkari dira.

- Oraindikan, Jesus ezagutzen ez duten gizon asko ta asko daude munduan, erri osoak: Aren erakutsirik entzun ere ez dute egin, eta ezin Jesus`en ikasle izan.

- Jesus`ek agindu au eman dio Elizari: Berak erakutsitakoa irakasteko, eta sinisten dutenai Bataioa emateko.

Elizak, Jesus`en izenean, gizon eta emakume batzuei dei-egiten die eta mixiolari bialtzen ditu, erri guztiak salbamena ezagutu dezaten.

- Kristau guztiok degu mixiolari-deia; au da, bialtzen gaitu Jesus`ek, gizonak ikusi dezaten, guk norengan sinisten degun, eta nola alegintzen geran Jaunaren ikasle izaten; eta, ola, Jaungoikoak bialdutako Salbatzailleagan sinistera iritxi ditezen.

44- Zer ospatzen degu Epifania-jaian?.

Jaungoikoaren Seme Jesus`en agerpena ospatzen degu Epifania-jaian: gizon guztiak salbatzeko mundura etorri zanekoa.

45- Zergatik dio Jesus`ek: Ni naiz munduko argia?.

Jaungoikoaganako bidean Berak argi-egiten digulako, dio Jesus`ek: Ni naiz munduko argia.

Gizon guztiak salbatzea ta egiaren ezaguerara etortzea nai du Jaungoikoak (I Timoteo 2,4).